Azaroaren 24an Emun Kooperatibak bere hamargarren urteurreneko ospakizun ekitaldia ospatuko du. Amaia Antzokian izango da eta bertan bilduko dira erakunde eta enpresa ezberdinetako ordezkariak eta hamar urte hauetan EMUN-eko bidelagun izandako pertsona ugari.
Artemanek ekoiztutako “Hartu eta EMUN” ikus-entzunezkoa ikusteko aukera egongo da eta erakunde publiko eta enpresetako ordezkarien hitzak entzun ondoren omenaldia eta bertso antzerkia egingo da. Bukatzeko, Uarkape pilotalekuan luntxa egongo da. Zorionak, EMUN!




